XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horretarako, lehen urrats bezala, estatu espainiarreko estatu kapitalista irauli behar zela zioaten VI. Asanbladakoek, eta, ondorioz, estatuko indarren batasuna eta estatu mailako antolakuntza estrategikoa planteatzen zitean. Eta horregatik, Euskal Herri mailako estrategia edo independentzia aurrehelburu bezala hartzea, planteamendu exclusivista, batasunaren aurkako eta burgeskeria zela zeritzotean Estatuko herrien arazoa, Leninek zioan bezala, sozialismoa eraikitakoan autodeterminazioaren bitartez erabaki eta konponduko lukek.

Arazo honi buruz, alderdi batzuek, federalismoaren alde eragingo zutela aldarrikatzen zitean autodeterminatzeko orduan, beste batzuk, berriz, gero erabakitzekotan uzten zitean arazo hau, bien bitartean langileriaren batasun internazionalista bultzatuz.

V. Asanbladakoak, solidaritatea eta batasun internazionalari dagokienean, ados geundean oinarrizko printzipio orokorrak direnez, baina ez horrela estatu mailako estrategia osaketa eta euskal nazio arazoari irtenbidea planteatzeko moduan. Horregatik gure ikuspuntua beste hau zuan euskaldunok geuk izan behar dugu euskal iraultza prozesua bideratu behar dugunak.

Eta geure askatasun osorako independentzia eta sozialismoaren alde borrokatu behar dugu, nazio arazoa eta soziala, txanponaren bi aurpegiak bezala, banaezinak direlarik. Euskal Herriak subiranoa izan behar du, beste herriekin askatasunean eta berdintasunean bere xedea bideratzeko.

Horregatik euskal arazoa ezin utzi gero erabakitzekotan eta ikuspegi horretatik gure borroka independentziaren aldekoa izango da: iraultza horra bideratuz, euskal kontzientzia sortuz, gure kultura ezaugarriak indartuz, eta abar.

Bestalde, Euskal Herria bi estaturen menpe egonik, estatu frantziar eta espainiarraren aurka borrokatu behar geniala defendatzen genian V. Asanbladakoek. Eta noski baita ere, gure estrategia horretatik abiatuz, estatu espainiarreko eta frantziarreko beste herriekin borroka batuak ere beharrezko ikusten genizkian, irauli nahiko estatuak gureak bezala haienak ere etsaiak bazituan.

Eta batasunari dagokionean gu ere internazionalistak baikinduan, baina ez internazionalismoa ulertuz abstraktuki, persona abstraktuz osatutakoa bezala, baizik kultura etniko ezberdinez osatutako personen elkarte sozialista bezala.